ADISKIDEOK:
Zuen baimenarekin, ebanjelioa ahaztu gabe, emakume bati buruz berba egiteko lizentzia hartzen dut: GURUTZEKO SANTA TERESA BENEDIKTA, martiria. Elizak gaurko egunez oroitzen du
Edith Stein esanda ezagunagoa egiten jaku mila zortziehun eta laurogeita hamaikagarren urtean Alemanian jaiotako emakumea.
Judu-familiakoa. Lehen mundu gerra lehertu zanean fronteko ospitale batean erizain aritu zan. Egiaren bila, Jainko bila zebilen emakumea dogu Edith.
Berrogeita bi urteekin, eta familiaren kontra, Koloniako klausurako Karmeldarren monjen komentuan sartu zan.
Gestapo edo Alemaniako Estatuaren Polizia Sekretak atxilotu eta Auschwitz-en hil eben berrogeita hamaika urte zituala.
Santa martiria honek garaiz barruntatu zuen bere heriotza.
Honela dino:
“Oraintxetik, pozik eta Jainkoaren Gogoari atxikiz, onartzen dot Jainkoak neretzat aurreikusia duan heriotza”.
Kristautasuna, fedea eta Jesusi jarraitzea… bilaketa baten ondorioa da Jainkoaren espiritualtasuna.
Bilaketa horretan, bizi pozik!