Urtean zehar, XVI domeka / A – Barri Onaren bidea – Mateo 13, 24-43

Adiskideok: PAZIENTZIA!!

Bai, horixe eskatuko zaigu: PAZIENTZIA.

 Gizakiaren historian, baita guretariko bakoitzaren historian, ontasuna eta gaizkia, biak batera bizi ditugu; soloan garia eta oloa edo galbedarra bezala.

Salbazioaren eta kondenazioaren arteko borroka ematen da gure barruan. PAZIENTZIA!

Di-da batean ezabatu eta kendu nahi izaten ditugu gauza txarrak. PAZIENTZIA

Bizitza ez da  saltoka eta kolpeka hazten, baizik poliki-poliki; eta horretarako PAZIENTZIA.

Hori da Jesusek gaurko parabolarekin erakusten diguna : PAZIENTZIA.

Botika batean ez duzu aurkitu PAZIENTZIA… zuk zeuk landu beharko duzu… PAZIENTZIA.

Etorriko da garaia garia eta galbedarra bereiztuko dena. Jainkoak badaki itxaroten!

Bizi pozik baina pazientziaz. 

Publicado en Palabra de Dios.