Urtean zehar, XVIII domeka / A – Barri Onaren bidea – Mateo 14, 13-21

Adiskideok: 

Bazan garaia! Esan dau bateren batek, Oporrak! Atseden egunak! Bai ote?

Sinisten dot asko izango dirala ATSEDEN EGUNAK behar dabenak. Urduri bizi da jendea.

Jesus ere leku bakarti batera joan zan bera bakarrik. Gorputzari atseden ematera eta Jainkoarekin berba egitera. Baina ez eutsen itzi bakean … Jende mordoa inguratu jakon oso denbora gitxian. 

Mendian ez da aukera haundirik izaten. Etxetik eroaten dozuna jan edo edan badozu, AKABO!!!  Eta gainera lainoa sartu edo gauak harrapatzen bazaitu, KITTO!!

Aurtengo oporrak, seguru asko, ezohikotik gehiago izango dute normaltasunetik baino.

Leku bakarti hartan Jesusek ez zuan jendea bakarrik eta gosez  itzi; apostoluen bost ogi eta bi arrain hartu, bedeinkatu eta banatzeko agindu zien.

Jendea jaten ari zan bitartean gaixoak sendatu zituan Jesusek.

Oporrak opor; atsedena atseden, Jainkoarekiko harremana eta otoitza ez eten.

Pasiotarrok, san Felizisimo elizako koru honetan zuen alde errezatzen dugu… Bizi pozik.

Publicado en Palabra de Dios.