ADISKIDEOK:
Zer moduzko aldarte edo tenplearekin harrapatzen zaitut! Ona beharko duzu izan, gaurko ebanjelioan Jesusek kurutzeari heltzeko gonbita egiten baitugu.
Asko kosta zitzaien Pedrori eta ikasleei ulertzea Jesusek esan ziena , hau da, sufritzea tokatzen zitzaiola.
Ustekabekoa ez ezik, eskandalugarria iruditu zitzaien Jesusen adierazpen hura.
Guri ere zail egiten jaku Jesus kurutzean josita zintzilik ikustea!
Eta guri ere, noski, gogor egiten jaku kurutzea hartzea.
Askotan pentsatu izan dut ezin dezakegula ahaztu kurutzeratu baten jarraitzaile garela.
Eta pasiotarrok hori bizi eta erakutsi gura dugu: Kurutzean bizia eman zuena dela gure salbatzaile bakarra
Ez begiratu atzera; aurrean duzun egunerokotasunaren kurutzea hartu; Jesusek liluraturik bizitzea baita kontua.
San Felizisimo maitale, BIZI POZIK.