Urtean zehar, XXIX domeka / A – Barri Onaren Bidea – Mateo 22, 15-21

Adiskideok: Askatasunezko bakea, ikus-entzule horri.

Jakintsu batek hau esan zuen:  “edonor izan daiteke katerik gabeko morroi edo esklabu”.

Eta ez da gezur haundia. Geuri gertatzen zaigu hori. 

Ikusten diren kate astun eta lokarri lodiak ez dute gure gorputza lotzen…  baina zenbat ezkutuko kate eta lokarri ditugu askatasuna, sormena eta duintasuna galerazten dizkigutenak!

Parabolako gizonari diru goseak eta erosotasun haundiz bizitzeko ametsak burua erabat jan dio. 

Zoriontasunaren jabe izan nahi zuen; eta ondo dago zoriontsu izatearen ilusioa izatea, horretarako jaioak gera. Baina sekula santan zoriontsu ez gera izango gure zilbor hesteari begiratuz. Gure tripotxa ez da munduaren gune nagusia.

​Jainkoa alde batera utziz antolatzen dan bizitzak hondamendia besterik ez dakar. 

Oraingo bizitzan maitasunez egindakoa eramango dugu ondorengo bizitzara.

Pasiotarrok zuen alde otoitz egiten otoitz lekutik, BIZI POZIK.

Publicado en Palabra de Dios.