Urtean zehar, XXVIII domeka / A – Barri Onaren bidea – Mateo 22, 1-14

ADISKIDEOK: Zelan joan zaizue astea? Deustuko Pasiotarren Jaunaren Nekaldia parrokiatik, ikus-entzuleoi, gure agurra.

Nor ez da izan ezkontza bateko banketean? Nork uko egin dio ezkontza festako gonbitari? Tartean badira, ordea, aitzakia eskasak medio ezkongaiek pozez egindako gonbita onartzen ez dutenak.

Min haundia emon eutson aitari bere semearen lagunek ez onartu izana egindako gonbita. Hala ere ez zuen etsi aitak. Bidegurutzetan biltzen ziren pobreen bila bidali zituen bere agindupean zituen morroiak. Eta hauek onartu zuten gonbita.

Begi bistakoa da aita bihotz onekoa dela. Eta bere ontasun hori ekintzekin aditzera emoten dau. Bazkaldarrei jantzi garbiak eskeintzen dizkie.

Onartu ditzagun jantzi garbiak; ez dezagun ukatu Aita-Ama Jainkoaren esana. Gonbitari harrera ona egitea “jantzi zaharra” uztea da, beraz, Kristoz jantzi-barritzea” eskatzen digu.

Izan ezazue San Felizisimo martiriaren laguntza eta Bizi pozik!!!

Publicado en Palabra de Dios.