Urtean zehar, XXVI domeka A – Barri Onaren bidea – Mateo 21, 28-32

ADISKIDEOK: Deustuko San Felizisimotik agurrak. 

Semeak aitari: “Bai, joango naz”, baina ez zan joan. Semeak aitari: “Ez naz joango, baina gero damutu eta joan egin zan. Aita bat eta bi seme; eta bi jarrera ezberdin.

Aizu, adiskide, zenbat aldiz esan diozu Jainkoari: “bai, Jauna, hemendik aurrera txintxoa izango naz eta otoitz gehiago egingo dot, mezan tentuz eta erne egongo naz”? Zenbat aldiz?

Eta zenbat aldiz ahaztu zaizu zeure buruari egindako promesa eta Jainkoari agindutakoa? Zenbat aldiz “bai, bai” eta gero “Ez, ez”. Zenbat aldiz kritikatu duzu seme zaharrenaren jarrera, aitari “bai” agindu eta bete ez zuena… zuk zeuk beste horrenbeste egiten duzunean?

Jainkoak ez du gura pertsona harrorik, damutua baino, berandu samar bada ere. Aita on baten seme–alaba izatearen ezaugarria da bigarren semearen jarrera.

Pazientzia haundia duen Jainkoak bigarren aukera ematen dizu. Beraz… BIZI POZIK.

Publicado en Palabra de Dios.