Urtean zehar, XXII domeka / A – Barri Onaren bidea – Mateo 16, 21-27
ADISKIDEOK: Zer moduzko aldarte edo tenplearekin harrapatzen zaitut! Ona beharko duzu izan, gaurko ebanjelioan Jesusek kurutzeari heltzeko gonbita egiten baitugu. Asko kosta zitzaien Pedrori eta ikasleei ulertzea Jesusek esan ziena , hau da, sufritzea tokatzen zitzaiola. Ustekabekoa ez ezik, eskandalugarria iruditu zitzaien Jesusen adierazpen hura. Guri ere zail egiten jaku Jesus kurutzean josita zintzilik ikustea! […]