Pazkoaldiko III Domeka “B” – Barri Onaren Bidea – Lukas 24, 35-48

Bakea zuei! esanez agurtzen ditu Jesus berpiztuak bera adiskideak.   Emausen gertatutakoa alkarri kontatzen ari zirela, hor agertzen da Jesus bakea eskeiniz.  Hain sinesgaitza gertatzen zaie apostoluei  Jesusen ordez mamu bat ikusten ari zirela uste zuten.  Bakea entzutearekin batera izutasunetik  pozera igaro ziren. Poza sortzen du Jesus berpiztuak! Emausen gertatu zenak bi ezaugarri xume ditu. […]

Leer más

Pazkoaldiko II Domeka “B” – Barri Onaren Bidea – Joan 20, 19-31

Bakea! Jesusek eskaintzen deuskun bakea zuei.  Jesusen jarraitzaileak bilduta dagoz, alkarren anparoan, baina BELDURREZ. Umezurtz sentitzen dira. Jesus falta zaie. Hutsune haundia nabari da euren artean. Beldurra ez da bide-lagun goxoa. Beldurrak ikara eta dardara sortzen ditu.  Beldurra arriskutsua da. Horregatik pertsonak babesa bilatzen du. Bere burua zaindu nahi du baina askotan ez du asmatzen. […]

Leer más

Pazko Domeka “B” – Barri Onaren Bidea – Joan 20, 1-9

JESUS hil aurreko egunak aztoratuak izan baziren, ondorengoak ez ziren askoz baretsuagoak gertatu. Jesus hilobiratu zuten arratsalde-gau hartan eta hurrengo  goizean  urduritasuna zen nagusi. Goizean goiz Magdalako Maria hilobira joan zen eta inor ez zuen ikusi. Harrituta eta negarrez, gajoa.  Hilobia itxi zuten harria mugituta. Emakumea lur jota geratzen da. Hain maite zuena ez dago […]

Leer más

PAZKO HIRURRENA “B” – Apirila 2021

Aste Santuaren barruan Pazko hirurrena biziko dogu, ezaugarri hauekin: Jesus jarraitzaileekin Pazko oroimena Azken Afaria eginez; Jesus kurutzean josi eta hil. Jesus hilobian Bizitzako gertaerarik handienak eta saminenak bizi ditu Jesusek; mundu honetako azken egunak ditu, dena bata bestearen jarraian gainera. Mahai inguruan bildu dira Jesus eta bere apostoluak ASKATASUNAREN Pazko jaia ospatzeko. Mahian ogia, […]

Leer más

Horario Semana Santa

JUEVES Cena del Señor 19:00h VIERNES Via Crucis 12:00h Pasión del Señor 17:30h SÁBADO Oración Mariana 11:30h Vigilia Pascual 19:00h

Leer más

Erramu domeka – B / Barri Onaren Bidea – Markos 14, 1-15,47

BEDEINKATUA JAUNAREN IZENEAN DATORRENA! Harrigarria gure Jainkoa: sufrimenak jotako herritarrez arduratzen delako;  Harrigarria gure Jainkoa: amaren eta maitasunaren  erraiak dituelako; Harrigarria gure Jainkoa: gutaz, bekatari izanik, errukia eta barkamena eskeini deuskulako. Harrigarria gure Jainkoa: Jaunaren izenean datorrelako. Jaunaren Nekaldiko Erramu igandea. Aste Santuaren hasiera. Gaur txaloak eta goralpenak! Bihar zigorra eta irainak! Gaur Hosanna! Bihar […]

Leer más