Urtean Zehar XI. Domeka – B / Barri Onaren Bidea -Markos 4, 26-34
Jesusek esan zion jendeari: «Jainkoaren erreinua gizonak lurrean hazia ereitean gertatu ohi denaren antzekoa da: hura lo nahiz esna egon, gau eta egun, hazia erne eta hazi egiten da, hark nola ez dakiela. ADISKIDEOK Kristauoi, hazia ereitea dagokigu. Gu ez gara protagonistak, Kristoren mezulari soil besterik ez gara. Jesusek irakasten deuskuna eman eta zabaldu behar dogu. […]






