Urtean Zehar VI. Domeka – B / Barri Onaren Bidea – Markos 1, 40-45

Jesu Kristoren Nekaldia bego beti gure bihotzetan Urtean zeharreko  deituriko seigarren domeka honetan Kristo aurreko 1500. urtean idatzitako Lebitarren liburua eta Kristoren ondorengo 70. urtean Markosek  idatzitako ebanjelioa bat datoz. Garai haietan azaleko gaixotasuna zuten guztiei etxetik, herritik aparte bizitzeko zigorra emoten jaken, gaixotasunaren errudun izango bailitzan, Orain guk etxealdia edo itxialdia, konfinamentua, berrogeialdia esaten eta […]

Leer más

Urtean Zehar V. Domeka – B / Barri Onaren Bidea -Markos 1, 29-39

Jesu Kristoren Nekaldia bego beti gure bihotzetan “JENDE GUZTIA ZURE BILA DABIL”, adierazi zioten apostoluek Jesusi. Jesus geldirik egoten ez zen gizona zen.  Batetik bestera, herriz herri, atseden haundirik gabe. Gu ere horrela gabiltza, korrika eta presaka, lur-jota eta itxaropen haundirik gabe. Lanak eta orduak, egunak eta hilabeteak ondo neurtu gabe.  Gaur atzo baino gehiago […]

Leer más

Urtean Zehar IV. Domeka – B / Barri Onaren Bidea -Markos 1, 21-28

“Irakaspen barria”. Hauxe da Nazareteko Jesusek ekarri deuskun  nobedadea, eta nagusitasun haundiz. Ez da nolanahiko nagusitasuna… jendea aintzat hartzen duen aginpidea da Jesusek eskaintzen dauana. Legea, aginpidea, boterea “lege-maisuek” erabiltzen zuten hurkoari, pobreari, ezinduari, gizartetik apartatutakoari … zor zitzaien giza duintasuna zapaltzeko. Ez dugu nahastu behar Jesusen  nagusitasuna edo aginpidea boterearekin. Botereak berekin darama indarkeria, zapalketa.  […]

Leer más

Urtean Zehar III. Domeka – B / Barri Onaren Bidea -Markos 1,14-20

“BETEA DA GARAIA… ZATOZE NEREKIN”. Aizu, adiskide, ez al da esnatzeko ordua? Jesusen berbak entzun ondoren, ezin gintezke lotan jarrai! Behin baino gehiagotan gertatu jaku geure fede betekizunak biharko uztea: “ Jauna, gaur ez dot otoitzik egin baina agintzen deutsut bihar egingo dodala”. Neri askotan gertatu izan jat Jaunaren aurrean ez dago biharkorik ez gerokorik.  […]

Leer más

Urtean Zehar II. Domeka – B / Barri Onaren Bidea -1 Samuel 3, 3b-10.19

“EZ DEUTSUT NIK DEI EGIN”. Adiskideok, Jesu Kristoren Nekaldia bego beti gure bihotzetan Samuelek, (Jainkoaren entzule, esan nahi du) gaztetxo zelarik,  Yavheren, Jainkoaren ahotsa ez zuen bereizten.  Horregatik, Samuel, Samuel… entzuten zuen bakoitzean Eli apaiz nagusiarengana joaten zen, Jainkoa zela dei egiten ziona somatu gabe.  Guri ere Jainkoak deitzen deusku, era eta modu askotan deitzen […]

Leer más