
Pazko Domeka “B” – Barri Onaren Bidea – Joan 20, 1-9
JESUS hil aurreko egunak aztoratuak izan baziren, ondorengoak ez ziren askoz baretsuagoak gertatu. Jesus hilobiratu zuten arratsalde-gau hartan eta hurrengo goizean urduritasuna zen nagusi. Goizean goiz Magdalako Maria hilobira joan zen eta inor ez zuen ikusi. Harrituta eta negarrez, gajoa. Hilobia itxi zuten harria mugituta. Emakumea lur jota geratzen da. Hain maite zuena ez dago […]