Pazkoaldiko II Domeka “B” – Barri Onaren Bidea – Joan 20, 19-31
Bakea! Jesusek eskaintzen deuskun bakea zuei. Jesusen jarraitzaileak bilduta dagoz, alkarren anparoan, baina BELDURREZ. Umezurtz sentitzen dira. Jesus falta zaie. Hutsune haundia nabari da euren artean. Beldurra ez da bide-lagun goxoa. Beldurrak ikara eta dardara sortzen ditu. Beldurra arriskutsua da. Horregatik pertsonak babesa bilatzen du. Bere burua zaindu nahi du baina askotan ez du asmatzen. […]