Urtean Zehar IV. Domeka – B / Barri Onaren Bidea -Markos 1, 21-28

“Irakaspen barria”. Hauxe da Nazareteko Jesusek ekarri deuskun  nobedadea, eta nagusitasun haundiz. Ez da nolanahiko nagusitasuna… jendea aintzat hartzen duen aginpidea da Jesusek eskaintzen dauana. Legea, aginpidea, boterea “lege-maisuek” erabiltzen zuten hurkoari, pobreari, ezinduari, gizartetik apartatutakoari … zor zitzaien giza duintasuna zapaltzeko. Ez dugu nahastu behar Jesusen  nagusitasuna edo aginpidea boterearekin. Botereak berekin darama indarkeria, zapalketa.  […]

Leer más

Urtean Zehar III. Domeka – B / Barri Onaren Bidea -Markos 1,14-20

“BETEA DA GARAIA… ZATOZE NEREKIN”. Aizu, adiskide, ez al da esnatzeko ordua? Jesusen berbak entzun ondoren, ezin gintezke lotan jarrai! Behin baino gehiagotan gertatu jaku geure fede betekizunak biharko uztea: “ Jauna, gaur ez dot otoitzik egin baina agintzen deutsut bihar egingo dodala”. Neri askotan gertatu izan jat Jaunaren aurrean ez dago biharkorik ez gerokorik.  […]

Leer más

Urtean Zehar II. Domeka – B / Barri Onaren Bidea -1 Samuel 3, 3b-10.19

“EZ DEUTSUT NIK DEI EGIN”. Adiskideok, Jesu Kristoren Nekaldia bego beti gure bihotzetan Samuelek, (Jainkoaren entzule, esan nahi du) gaztetxo zelarik,  Yavheren, Jainkoaren ahotsa ez zuen bereizten.  Horregatik, Samuel, Samuel… entzuten zuen bakoitzean Eli apaiz nagusiarengana joaten zen, Jainkoa zela dei egiten ziona somatu gabe.  Guri ere Jainkoak deitzen deusku, era eta modu askotan deitzen […]

Leer más

Jaunaren Bateoa / B – Barri Onaren Bidea – Markos 1, 7-11

“ZU ZARA NIRE SEMEA-ALABA. NIRE MAITEA: ZU ZAITUT ATSEGIN”. Ze hitz goxoak, zer nolako maitasuna Jainkoarena! Eta Jaunaren Bataioa gogoratzen dugun egunean, gauza harrigarria: JESUS, MESIAS, SALBATZILEA, JAINKOAREN SEMEA Jordan ibai ertzean bekatarien ileran bataioa noiz hartuko zain.  Hiru ikuspuntu Jesusen bataioan aintzat eduki behar ditugunak: bat) Joan Bataiatzailearen hiz apalak, baina aldi berean hitz goren […]

Leer más

EGUBERRI ONDORENGO II. IGANDEA / B – Barri Onaren Bidea – Lukas 2, 22 – 40

HASIERAN BAZEN HITZA, ETA HITZA JAINKOAREKIN ZEN ETA JAINKO ZEN HITZA. Hasiera hasieratik zein handia den Jainkoa! Gauza guztiak eginda emon deusku. Eta Hitza zen bizia, Hitza zen argia… Denak, ordea ez zuten onartu… ilunpea nahiago izan zuten argia baino. Aurreko egunetan “zatoz, Jauna, mundura, zatoz gugana” errezatuz eta kantatuz jardun gara.  Etorri da, gurekin bizi […]

Leer más